Tranxmedia talka

Durangoko Kabi@-ren egitarauko beste harribitxi bat Tranxmedia talka abenduaren 6ean osteguna. Urrian EiTBko Multibox aretoan (EHUk, Tabakalerak eta EITBk antolatutako sesioan) atera ziren ondorio eta ideietan oinarrituz Korrika transmedia proiektu bezala ulertu eta egingarriak diren zenbait ideia gauzatzen hasteko tailerrak izango dira hauek.
Proiektu horietan dihardutenak eta nahi duen guztiak egun horretan transmedia proiektu batean murgiltzeko edota laguntzeko aukera izango du. Horretarako arlo ezberdinetako jendea bilduko da bertan, ikus-entzunezkoaren inguruko jendea; idazle, abeslari eta sortzaileak; garatzaile eta teknikoak; kazetariak eta komunitate kudeatzaileak… Denon artean Korrika gai bezala hartuta zenbait ideiei garapena emateko.
Ez galdu esperientzia honetan parte hartzeko aukera!
Egitaraua
12:30 Korrikaren aurkezpena eta urriko tailerraren emaitzak aurkezpena.
13:00 Korrikaren izaera transmedia landu dezakeen lan marko bat definitu.
13:30 Orain arte egindako lanen eta beharren detekzioa.
14:00 Atsedena.
15:00 Taldeetan behar ezberdinetan (tekniko, komunikatibo, ikus-entzunezko…) laguntza emateko talka sesioa.
17:00 Aurreratutako lanen aurkezpena.
Izena emateko formularioa
https://docs.google.com/
Tranxmedia talka: Durangoko Kabi@-ren egitaraueko beste harribitxi bat Tranxmedia talka. http://t.co/NKI2bk3A #kabia
RT @teketen: #Tranxmedia talka: Durangoko Kabi@-ren egitaraueko beste harribitxi bat. http://t.co/hSuptFrv #kabia #azoka12
#euskalblogosfera Tranxmedia talka: Durangoko Kabi@-ren egitarauko beste harribitxi bat Tranxmedia talka. Urrian… http://t.co/wpqVnivY
[…] Tranxmedia talkaren inguruko informazioa: teketen.com […]
@teketen: #Tranxmedia talka: Durangoko Kabi@-ren egitaraueko beste harribitxi bat. http://t.co/6zfx0GLk #kabia #azoka47
Tranxmedia talka via @teketen | http://t.co/92Covrv7 | http://t.co/FrFKMJ5U
@Sustatu @teketen Han ikusiko gara! Aurreko esperientzia aberasgarria izan zen http://t.co/QRXnwKq0
@Sustatu @teketen Eguna ez dut aurkitu loturetan. Noiz da?
#osointeresgarria MT @teketen Tranxmedia talka: Durangoko Kabi@-ren egitaraueko beste harribitxi bat. http://t.co/7aALmlDh #kabia
Bixar [ #Tranxmedia talka] @kabiadurango-n #Azoka47-an by @teketen http://t.co/OpNrrumx
Gaur 12:30etatik aurrera [ #Tranxmedia Talka ] @kabiadurango-n by @teketen #Azoka47 Animatu! http://t.co/wwEpPq2J