Gipuzkoa mailako herri kontsulta
Atez-atekoa eta 5. edukiontziaren inguruko liskarra aukera bat izan daitekeela uste dut. Demokrazia parte-hartzailea sustatzeko aukera bat. Batzuek esango dute galdera batzuk egitea ergelkeria dela eta beharbada arrazoia dute.

Egilea: Dr-Mastermind| Lizentzia: cc-by-nc-nd
Hala ere, ea hemen nire proposamen zehatza. Legazpikoa bezala, beste Gipuzkoako herri guztietan galdeketak egitea eta adostasun global bat sinatzea. Legazpiko kontsulta erabat kondizionatua dagoela kontutan hartu behar da, ofiziala izateko deitzailea instituzio ofizial batek behar luke izan. Orain arte egin diren era honetako milaka kontsulten zilegitasun eza azaldu beharko lukete batzuek bestela.
Adostasun globala – Euskioto
Metodoa edozein izanik ere, bi urteren buruan, 2015erako birziklatze tasa %70-%80 artean kokatzea. Epea amaituta, helburua lortu ez dutenek beste neurri efektiboago batzuk hartzeko konpromisoarekin.
Galdeketak
Bi galdera lirateke herri eta lurralde mailakoak. Bata birziklatze metodoaren bueltan eta bestea erraustegiaren ingurukoa. Birziklatze metodoen artean bi dira nagusiak (tarteko biderik ere agertu den arren…).
1. [Herri maila] Bostgarren edukiontzia edo atez-ateko sistema (beste aukera batentzako bidea ere utzi daiteke).
2. [Lurralde maila] Erraustegia edo zaborra tratatzeko planta alternatiboa.
Eremua Gipuzkoa osoa, egun bakarra eta fiskalizatutako bide ofizialak erabiliz. Niretzako fondoko benetako gaia erraustegi horren ez-beharra da. Ea behingoz honela, politikoki triskantza eremu bakar bezala erabiltzeari uzten dioten alderdiek. Nazkatu naiz albistegi guztiak zaborraren gaiarekin irekitzea. Etorkizuna dago jokoan eta etorkizuna badago, zaborrik gabekoa behar du izan.
@teketen Ez, galduta legokeelako atez atekoentzat ta aitzakia 5.a benetan eraginkor ez bihurtzeko. Hobariak, txipa, ta herria mobilizatu.
Kaixo teketen,
Zati batean ados nago zurekin. Baina hona hemen nire ñabardurak. Asteko, 5.na hartzekotan birziklatze tasetara heltzeko jarri duzun epea luzeegia iruditzen zait, urte beterekin nahikoa. Eta horren ondoren, behin helburua bete ez dutenak, metodo efizienteago batera behartuko nituzke (atez-ate). Izan ere, frogaturik geldituko bailitzake erosoago, txukunago… den ustezko metodo horrek ez duela balio izan benetako helburua betetzeko; birziklatzea.
Bestalde, zer iritzi duzu lehendik 5. edukiontzia duten herrietaz? Zarautzen esaterako helburutik oso hurrun gaude. Birziklatze ikuspegitik ez du zentzurik oraindik ere 5.naren alde egiteak. Beste kasuetan bezala urtebeteko epea eman liteke baina… ez daukat esperantzarik.
Eta bukatzeko. Zuk aipatu duzun eszenatoki posible horretan, zaborren tasak gaur egun dugun (tarifa-plana) hori kendu eta herri mailako doikuntza bat egin beharko litzateke. Hau da, ez zait ondo iruditzen %80 birziklatzen duen herriak %35-%40 bitartean dabilenak adina ordaintzea.
Aukera ona da blokeotik irteteko, kontsultena praktikara eraman eta bestelako arazo politikoetara igarotzeko.
Epearena eztabaidagarria izan daiteke, ados. X epearen buruan tasa hori lortzeko demostratuta dauden metodoak ezartzea erabateko zentzua dauka.
Zer bozkatuko nukeen galdetzen badidazu, zure argumentuekin bat nator. Gainera iruditzen zait jendeak ez duela 5. kontenedorea ondo ulertzen. Erosotasunagatik balitz ere, ez da egia esan erosoena; edukiontzi txikia, giltza edo txartela eta kontenedorera joan beharra.
Azkenekoa inzentibazioa da. Uste dut ez dela kontsultetan sartu behar herri bakoitzak hartu beharreko neurriak lirateke. Zer esan, ondo iruditzen zaizkit.
#euskalblogosfera Gipuzkoa mailako herri kontsulta: Atez-atekoa eta 5. edukiontziaren inguruko liskarra aukera… http://t.co/ULACtno6ro
@garaolaza @boligorria @asarasua http://t.co/wcm4cBI4CE
@paulrios http://t.co/wcm4cBI4CE
@teketen oso interesgarria. Elkarrizketarako eta eztabaidatzeko fase bat gehituko nuke
#debatea http://t.co/wcm4cBI4CE
“@teketen: #debatea http://t.co/bx0BPSZCMf“// ados