Kabi@n izena emateko azken egunak
Durangoko Azokako Kabi@ izango dugu aurten ere eta zuen proposamenak espero ditugu:
- Abenduak 4: Gazte/Hezkuntza.
- Abenduak 5: Jokoak/Euskara.
- Abenduak 6: Sortzaileak/Garatzaileak.
- Abenduak 7: Komunikazioa/Hedabideak.
- Abenduak 8: Komunitate eguna.
Goizetan mintegi/tailer modukoak egin nahi ditugu, baian arratsalde guztietan zuen proposamenentzako tokia izango da.
Abenduak 8, aurreko urteetan etorri zaretenok badakizue, baina besteontzako, komunitatea biltzeko eguna da. Edozein dela gaia, teknologiarekin harremana badu, 10 minutuko hitzaldi laburren bidez kontatzen saiatzen gara. Hori bai, “euskara” hitza debekatua dago hitzaldietan. Aurtengo helburua euskal Interneteko komunitatearen bilkura txiki bat izatea ere bada, elkarrekin egoteko bazkari bat egin nahi dugu horretarako.
Izena emateko formulario hau beteÂ
Kabi@n izena emateko azken egunak http://teketen.com/2015/kabin-izena-emateko-azken-egunak/
#DurangokoAzokako Kabi@n izena emateko azken egunak https://t.co/jyz0CXp5r1