
Profesionalki orain Talaios kooperatiba sortzaileetako bat naiz eta bertan egiten dut lan. Lanen artean tresnak&garapena, estrategia&analisia eta prestakuntza&ahalduntzea eta ekonomia&eraldaketa lantzen ditugu. Nire lanak bereziki web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntza, parte-hartze tresnak, informazio analisia, sare sozialen analisia, informazio kudeaketa, estrategia teknologikoen diseinua izan dira. Kooperatibismoa eta orohar Ekonomia Sozial Eraldatzailearen sustatzaile ere banaiz, Koop57 EHko kide aktibo eta Olatukoop-eko partaide.
Teknologia eta batez ere Internet dut gustuko eta bertan gertatzen diren gertakari eta joera guztiak aztertzen saiatzen naiz. Hauetako bi adibide Blogari blog plataforma (Elurnet enpresan nengoela sortu genuena) eta microblogging nanoformats.
Kontaktua
Formatzaile moduan EHU, UEUk eta Asmoz fundazioaren software libre graduondokoan irakasle izan naiz, baita Enpresa Digitalean antolatutako beste hainbat ikastaroetan ere. Euskararen irakaskuntzaren alorrean ikastaroak (online eta presentzialak) eman ditut HABE, AEK, Udal euskaltegiak… Orain, Mondragon Unibertsitatearen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako LEINN graduko irakaslea naiz (Madrid, Bartzelona, Queretaro, Valentzia, Irun…). Hainbat urtetan Informatikari Euskaldunen Bilkuren laguntzaile lanetan ere ibili izan nahiz.
Hainbat proiektu sortu eta beste batzuetan parte hartu izan dut. Sortutako batzuk Bildu, Txioka, Bloginfluence, microblogging nanoformats, gauzeinternet.com, itzalagunea.com. Beste maila batean Zabaldu edo EuskalTuben parte hartu izan dut. Horietako batzuk Arraytxiki web laborategiaren izena izan zuen esperimentu baten parte izan ziren.
Komunikazioaren eta hacktibismoaren inguruko gaiak ere asko interesatzen zaizkit. Indymedia Euskal Herriaren sorkuntzan egon nintzen eta ondoren Ttan-Ttakun irrati librean programa bat egin ostean, podcast bat egiten hasi nintzen bakarrik.Taosa (TTanTTakun, Zintzilik, Info 7) programa egin genuen gero. Beste irratietako kolabaratzailea ere izan naiz: Radio Euskadiko sarelari tertulian kolaboratu izan dut, baita Zebrabidea (Hala Bedi, Tas-Tas, Antxeta, Info7) programan, Kalegorrian (Info7) eta oraindik ere Euskadi Irratiko Amarauna programaren tertulian ere parte hartzen dut. Orain Etzi.pm hedabide digitala ateratzen dugu aurrera, bertan Periskopioa egiten dugularik.
Prentsan, Gaztezulon bost urteetan zehar kolaboratzaile bezala aritu naiz eta gaur egun Berria egunkarian Irlen Sarea zutabea idazten dut, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko Kontaizu aldizkari elektronikoaren Sarean atalaren eta Jakin aldizkariko Telepolis atalaren arduraduna ere banaiz.
BakalHau ekimenaren parte ere banaiz. Teknologia ardatz nagusi moduan ekonomia eraldaketa bat bilatzen duen, kultura eta zientziaren arloetan lan egiten duten pertsonen komunitate bat. Hori baino lehen, orain komunitate horren baitako Blogsoviet izeneko ekimena ere martxan jarri genuen. Horrekin batera, Eraldalab – Eraldaketa Sozialerako Laborategiak, gizarte eraldaketarako teknologiaren potentzialak aztertu, eta jendartearen eraldaketarako aplikazio praktikoak bilatu eta esperimentatzeko guneak sortzen ere lan egin dugu.
[…] Aurkezpena […]
[…] Aurkezpena […]
[…] erantsi dut Gorka Julioren esteka: http://teketen.com/aurkezpena/ Gorkak web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntzak izan ditu lan […]
[…] erantsi dut Gorka Julioren esteka: http://teketen.com/aurkezpena/ Gorkak web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntzak izan ditu lan […]
[…] Gorka Julio Internet eta teknologian adituak, martxoaren 29an egingo den krisi garaiko 4. Greba Orokorraren inguruan hausnarketa interesgarria plazaratu du bere blogean. “Harresiak eraikitzeak bakarrik, beraien agenda onartzea ekartzen du automatikoki”, adierazi du. […]
Kaixo Gorka,
Ane Azkue naiz eta Hamaika telebistatik idazten dizut.
Laguntza eskatzeko idazten dizut.
Hamaikan teknologia berrien inguruko gaiak lantzen dituen saioa ekoizten dugu, Hamaika.bit izenekoa hain zuzen ere. Saioak atal ezberdinak ditu, hasi albiste laburrekin hasten gara, ondoren gaiak sakonago lantzeko aukera ematen digun “Euskal Proiektuak” atala dugu eta bukatzeko Azkue Fundazioak egiten dituen ekimenak biltzen dituen atala dago. Fundazioa baita saioaren babeslea.
Gauza da, eta horretan saiatzen bagara ere, teknologia berrien gaian ez garela oso adituak eta horregatik e-maila. Euskal Herrian eta euskaz teknologia berrien alorrean lan egiten duten enpresak, proiektuak, egitasmoak, edo pertsonak behar ditugu. Edota teknologia berriekin harremana daukaten albiste bitxiak.
Zeozer bururatzen bazaizu asko eskertuko dizugu horren berri emanez e-maila botatzea!
Eskerrik asko,
Ane
aazkue@hamaika.tv
Kaixo Gorka. Lehengo egunean, Donostian aipatu nizun TranXmedia jardunaldiaren barruan Korrikari buruzko mintegian moderatzaile modura zu egotearena. Beno, guk hori nahiko genuekeela. Urriaren 30ean izango, Bilbon, EITBn. Zurekin konta dezakegu? Deituko didazu ala emango didazu zure telefonoa? 656754134 da nirea. edorta.arana@ehu.es.
Kaixo,
Gazteak, sare sozialak eta euskararen inguruko ikerketa bat egiten nabil eta zurekin kontaktatu nahiko nuke. Mesedez nere korreora kontaktatzeko zenbakiren bat bidaltzerik bai? Mila esker
You’ve really imprsseed me with that answer!
Aupa Gorka.
Aurten DBH4 mailan (16 urteko ikasleak) informatika ematen ari den matematikako irakaslea naz. Gela baten 21 ikasle dekodaz eta beste baten 8 (dibertsifikaziokoak).
Gustatuko litzaidake zuek bultzatutako Android programatzeko online kurtsoa gure ikasleek egin dezaten. Ez dekogu bakoitzarentzako ordenagailu bana kasu batzuetan, baina astean 2/3 ordu dekoguz eta oso egokia iruditzen jata zuen kurtsoa eurentzako.
Egokia iruditzen jatzue ideia?
Eragozpenik ikusten dozue?
Nire maila ez da izugarria, ez bait naz informatikoa, baina ikasleak kurtsoaren edukiez gain era honetako kurtsoak ezegutu dezaten gustauko jatan.
Esango doztazu zer iruditzen jatzun, eta arazoren bat ikusten badozue esan trankil. Edozein eratan ni kurtsoa egiten saiatuko naz.
Mila esker kasu egitearren eta laster arte!
@GorkaCamara
Aupa Gorka,
2 ordu/egun dedikazioa eskatzen duen ikastaroa da, denera 10 ordu. Gehien bat bideoak izango dira eta horrekin lotuta zenbait ariketa. Hala ere, denboran gehiago luza dezakezue gaia eta zuen erritmora egin ikastaroa. Uste dut interesgarria izan daitekeela zuentzat ikastaroa. Irakasle zarenez, hasi ikastaroa zeuk egiten eta ikusi ea zure espektatibak betetzen dituen eta gero hori gelara eraman (edo ez). Hori da nire proposamena.
Mila esker erantzuteagatik. Zuk proposatu moduan egingo dot. Nik egingo dot lehenengo eta ondoren ikasleei proposatuko diet.
Kontatuko dizut emaitza zelakoa den.
Eskerrik asko eta animo!!
[…] teknologia berriak non bera han, are interes handiagoz komunitate baten alde ari bada. Hamaika proiektutan hartu du parte: batzuek bizirik diraute, beste batzuk desagertu dira, baina begi bistakoa denez, […]